Aitaren Larrua

Tripak

Sinopsia

Bazen behin larru bat. Larruak ez zekien nondik zetorren, nor zen bere ama eta nor zen bere aita. Lurretik sortu zela bazekien, bertan lo eta bizi zelako, baina ez zen akordatzen bere sorreraz. Urteak eman zituen lurrean zain, baina, denbora joan eta denbora etorri, konturatu zen mugitu egin behar zela, bizidun modura bere nortasuna bilatu behar zuela. Lurretik arrastaka ibili eta gero lortu zuen saltoak egiten ikastea, denboraz hegan egiten ikasi zuen. Egun batean, hegan zela, zerbaiten kontra txokatu zen. Itsatsita geratu zen estatua baten kontra. Estatua gizon batena zen

Egilea

Tripak kolektiboa bost emakumek osatzen dugu orain: Maite Mugerza, Mayi Martiarena, Marina Suarez, Andrea Berbois eta Natalia Suarez. Kolektiboa Arte ederretan ezagututako gutako hiruk sortu genuen, 2014an. Taldea definitzeko ahizpak, lagunak eta amoranteak garela esan dezakegu eta elkarrekin maila oso ezberdinetan hazi gara: emozionalki, artistikoki, kolektiboki. Kolektibo bezala Baratza aretoan jaio ginen, Parasite konpainiari esker, 2013an. Haiek ere, gure lagunak bilakatu dira. Haiekin batera gorputzaren eta eszenaren munduan murgildu ginen, eta gure irrikek kolektiboa eta gure lehenengo pieza Maite sortzera eraman gintuzten. Maite beranduago elkarrekin deskubritu genuen lan egiteko moduarekiko kontaktua izan zen. Parasiterekin ikasten eta entrenatzen genuen heinean, sorkuntza propioarekin jarraitu genuen eta Aitaren Larrua jaio zen. Pieza horrekin gure lan egiteko era definituko zuen lan prozesu sakonagoan murgildu ginen. Obrak fase asko izan zituen, espazio eta festibal anitzetatik igaro zen, 2016an amaiera eman genion arte. Gure azken sorkuntza Urruna deitzen da eta berdinean gabiltza: bila, gure munduei forma ematen.

ISBN: 978-84-09-02211-3

Lege gorgailua: SS-575-2018