Ametsen faktoria

Jose Maratin Urrutia «Txotxe»

Sinopsia

«Itsasorantz umezurtz, arima galduak bezala, doaz gure ametsak, pasadizoak, ipuin kontaezinak, hitz jarioak, proklamak, diskur­tsoak, eskutitz bukatugabeak, inoiz ikasi ez ditugun otoitzak, izunak, desioak... Gauero botatzen dituzue, eta hor joaten dira errekatik, norbaitek batuko dituen esperantzarekin»

Egilea

(Elgoibar, 1961- 2018)
Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.
Antzerkian lehen urratsak Elgoibarko Taupada taldean eman zituen 1978. urtean. 1988 inguruan, Ekekei antzerki taldea sortu zuen beste kide batzuekin batera. Baina bere lan nagusia Durangoko Kurutziaga ikastolako hezitzaile eta antzerki irakasle bezala gauzatu zuen 1986tik aurrera. Antzerki-proiektu aitzindaria sortu zuen eskola-orduetan, urtez urte estreinaldi berri bat eskainiz, guztira 30etik gora. 1998an Karrika Antzerki Taldea sortu zuen Durangaldeko gazte askorekin batera. Zuzendari eta idazle jardun zuen 26 antzezlanetan, sorkuntza asanbleario eta kolektiboan, antzerkia afizio edo ofizio bezala ikusten baitzuten taldekideek. Lurra Astinduz, Zapoi edo Deshakesperazioa dira taldearen azken obretako batzuk.
Antzerki talde horietaz aparte, beste hainbat talde eta erakundeekin lan egin zuen. Parte aktiboa hartu zuen eataeren (Euskal Antzerki Talde Amateurren Elkartea) sorreran eta funtzionamenduan. Elkarte hark antolatutako bost topaldietan jardun zuen, kartelak diseinatuz, ikastaroetako irakasle bezala, mahai-inguruetan parte hartuz eta Topaldien inguruan muntatutako espektakuluak zuzenduz.
Antzerkitik kanpo aritzen ziren beste hainbat erakunde eta talde askorekin ere lan egin zuen: hainbat herritako talde feminista, gaztetxe, kultur talde, erakunde eta abar luze bat.",

ISBN: 978-84-09-02580-0

Lege gorgailua: SS-571-2018