Alaia Martin Etxebeste
2019an ideia zoro samar bat otu zitzaigun Eztena arte eszenikoen jaialdiko lantaldeko kideei: hiru laborategi eszeniko sortzea gidari banarekin, espe-rimentazioa eta sormen prozesuari garrantzia ema-nez batez ere. Bertako emaitzekin osatuko genuen jaialdiko programazio osoa. Espe Lopez, Horman Poster eta Metrokoadroka kolektiboari proposatu zitzaien laborategion gidaritza, eta deialdi irekia eginez aukeratu ziren proiektuetako 25 sortzaileak. La Mirada/Begirada, Eraikitzen gaituzten hitzak eta Aldarri izan ziren sortutako lanak, hurrenez hurren. Emaitzaren beraren gainetik sormen proze-suok izango zuten garrantziaz jabetuta, Alaia Martin Etxebesteri eskatu genion guztiaren lekuko izan eta sentitutakoekin kronika libre bat egitea. Esku artean duzun liburu hau da horren emaitza: Leihoen afasia, esperientzia pasionagarri baten barrutik gertatutakoei emandako begirada sortzailea.
Bertsolaria eta gidoigilea afizioz, ofizioz eta pasioz. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Martin telesailean eta Sautrelan lanean aritutakoa eta Izan, egin, eragin eta Tximeletak dokumentalen idazketa lanetan jarduna. Bertsozale Elkarteko Transmisio sailaren hezkuntzako proiektuan bost urtez eragile eta irakasle izandakoa. Gaztezulo aldizkarian, Antxeta eta Oiartzun irratietan eta Zazpika astekarian iritzi emailea. Zubiak eta Barrubiak irratsaioetako kazetaria.
ISBN: 978-84-09-16265-9
Lege gorgailua: SS-01275-2019