Preposta

Amets Badiola Rubio

Sinopsia

2019an ideia zoro samar bat otu zitzaigun Eztena arte eszenikoen jaialdiko lantaldeko kideei: hiru laborategi eszeniko sortzea gidari banarekin, esperimentazioa eta sormen prozesuari garrantzia emanez batez ere. Bertako emaitzekin osatuko genuen jaialdiko programazio osoa. Espe Lopez, Horman Poster eta Metrokoadroka kolektiboari proposatu zitzaien laborategion gidaritza, eta deialdi irekia eginez aukeratu ziren proiektuetako 25 sortzaileak. La Mirada/Begirada, Eraikitzen gaituzten hitzak eta Aldarri izan ziren sortutako lanak, hurrenez hurren. Emaitzaren beraren gainetik sormen prozesuok izango zuten arrantziaz jabetuta, Amets Badiola Rubiori eskatu genion guztiaren lekuko izan eta argazkien bitartez esperientzia hauen erretrato libre bat egitea. Esku artean duzun liburu hau da horren emaitza: Preposta, hiru sormen prozesuen eta haien emaitza eszenikoen irudi-kronika poetikoa, esperientzia kolektibo baten barrutik gertatutakoei emandako begirada sortzailea.

Egilea

Bost urte zituela oparitu zioten bere lehenengo Kodak Pazzazz argazki kamera eta ordutik mundua bisoretik begiratu du. Argazkilaritza ikasketak egin zituen Andoainen, Donostian eta Bartzelonan. Hainbat kolaborazio egin ditu Aisia Biziz, On eta Gaztezulo aldizkarietan. Herri Mugimendu desberdinetako ekitaldiak jaso ditu. AEKn lan egindakoa da, eta Irrien Lagunak Klubean bideogintzan eta argazkigintzan aritutakoa. Horrez gain, lan bertikaletan dabil soketatik zintzilik.

ISBN: 978-84-09-16266-6

Lege gorgailua: SS-01276-2019